Kargatzen...
Itxi

Periko Alonso, Maradonaz

"Ez da erraza beti puntaren puntan ibiltzea"

Tolosarrak Bartzelonan jokatu zuen bi denboraldiz izar argentinar zendu berriarekin, eta bere umiltasuna azpimarratu du.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Maradona hil dela jakin, eta Periko Alonsori deitu diogu "Goiz Kronika"n. Futbolari argentinarrak eta tolosarrak elkarrekin jokatu zuten Bartzelonan 1982-83 eta 1983-84 denboraldietan, eta oroimen gozoa du pelusa-z-ko denboraldian. Zelaian "fenomenoa" zen, eta aldageletan, bere umiltasuna azpimarratu du. Oso gazte iritsi zen Barça taldera, eta, Alonsoren ustez, nabaritzen zitzaion gaztetasuna. Jator eta umil oroitzen du, eta, zelaietik eta aldageletatik kanpo, berriz, "bere lagunen burbuilan".

Bi denboraldi horien ostean, Napolira zuen Maradonak, eta orduan hasi zen ebre bizitza gehiago okertzen. Futbolari ohi gipuzkoarrak esan digunez, "ez da erraza beti puntaren puntan ibiltzea".

Audioak (1)