Itxi

Mikel Lezama, PP

'Loiolako kuartelari buruz Iturgaitzek eta biok eman dugun mezua berdina da'

Donostiako Loiola auzoan armadak duen kuartela saltzea 'oso-oso albiste ona da' dela uste du PPko Donostiako zinegotzi eta Euskadiko PPko bozeramaileak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Mikel Lezama Donostiako PPko zinegotzi eta Euskadiko popularren bozeramaile denak ez du zalantzarik: 'armadak Donostian duen egoitza militarra saltzea albiste ona da hiria eta donostiar guztientzat'. Mezu horrek erabat talka eiten du Carlos Iturgaitz, Euskadin PPk duen presidenteak esandakoarekin: Iturgaitzen arabera, 'humiliagarria da' Espainiako gobernuak hartu duen erabakia. Lezamak Euskadi Irratian esan du bi ideiak osagarriak direla, 'tonoa agian desberdina da baina, mezua berdina da'. 'Oraindik ez dakigulako', esan du PPren bozeramaileak, 'ze leku izango duen armadak etorkizunean Donostian. Bion kezka berdina da'.

Audioak (1)