Itxi

Gorka Orive

"Aire librean eta distantzia mantenduta, ez luke arriskurik musukoa kentzeak"

EHUko ikertzaileak egoki jo du 150eko langa aire librean musukoaren erabilera malgutzeko, ez soilik txertatuta daudenentzat, edonorentzat baizik. Leku itxietan derrigortasuna mantenduko luke oraingoz.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Azken egunetan musukoaren erabileraren araudia aurki malgutuko dela dioten adierazpenak entzuten ari gara. Esaterako, Espainiako Osasun Alerta eta Larrialdien Koordinazio Zentroko zuzendari Fernando Simonek esan du aste gutxi batzuetan kendu ahal izango dela musukoa aire librean. Frantziako Osasun ministro Olivier Véranek, berriz, uda jarri du maskararen erabileraren araudia malgutzeko data gisa. Gorka Orive Euskal Herriko Unibertsitateko Farmazia fakultateko irakasle eta ikertzaileak "Goizak Gaur" albistegian esan duenez, iragarpen horiek udan etorriko zirela uste zuen, baina "doinu ona" dute, pandemiaren eta txertaketaren bilakaera onak direla erakusten baitute.

Simonek 150ean jarri du inzidentzia metatuaren langa musukoa kanpoaldean erantzi ahal izateko, eta muga hori egokitzat jo du Orivek: "langa 100-150ean ezartzen bada, horrek esan nahi du kutsatzeko arriskua txikia dela eta, printzipioz, ondo egongo litzateke". Gainera, zehaztu duenez, txertatuta egotea hobea bada ere, “aire librean baldin bagaude, distantzia baldin badugu, musukoa poliki-poliki kentzeak ez dut uste arrisku handigirik izango lukeenik guztiontzako”. Musukoaren erabilera pixkanaka optimizatzen joan behar genukeela uste du, baina azpimarratu du beti eraman beharko genukeela, norbaitekin hitz egin behar izanez gero edo dendaren batean sartu behar badugu janzteko. "Musuko egokia" erabili beharko genukeela azpimarratu du, gainera.

Ikertzailearen arabera, datozen hilabeteetan behintzat mantendu beharko litzateke musukoaren derrigortasuna leku itxietan, behintzat, txertaketa prozesuak aurrera egin arte. Izan ere, hainbesteko populazioak txerto desberdinak hartuta eta batzuk txerto bakarrarekin eta beste batzuk birekin egonda, kutsatzeen bilakaera nola doan ikusi behar da. Edonola ere, hori guztiz enpirikoa da, ez dago artikulu zientifikorik hori horrela dela esaten duenik

Albisteak (1)

Audioak (1)