Itxi

Gutxieneko diru sarrera

Esteban: "Ontzia beteta dago; tinko mantentzen badira, Gobernuarekin dugun harremana aldatuko litzateke"

Garazi Urdanpilleta | EITb Media

Aitor Esteban diputatu jeltzaleak uste du Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren eskumenaren oinarriak behar bezala finkatuta daudela, eta ezin duela behin-behinekoa izan. Espainiako Gobernuak jarrera aldatuko duela uste du, bestela, bi exekutiben arteko harremana aldatuko bailitzatzeke.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

"Ontzia beteta" ikusten du Aitor Estebanek, EAJk Madrilgo Diputatuen Kongresuan duen bozeramaileak. Euskadi Irratiko "Goizak Gaur" albistegian azaldu duenez, José Luis Escrivá ministroak Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren eskualdaketa behin-behinekoa izatea ez du onargarritzat jotzen, eskualdaketaren oinarriak ondo zehaztuta eta finkatuta daudelako. Horregatik, ez du ulertzen zergatik egin duen ministroak "beste behin ere horrelako mugimendu bat". Espainiako Gobernua jarrera horretan tinko mantenduko balitz, horrek bi exekutiboen arteko harremana aldatuko lukeela gaineratu du, eta, hori dela eta, Estebanek uste du Ministerioak atzera egin, eta egoera konponduko dela.

Lan erreformari dagokionez, diputatu jeltzaleak azpimarratu du bere bidea daramala, baina duela hilabete batzuk hasi zirela Sanchezen Gobernuarekin hitz egiten, eta argi eta garbi azaldu zutela eurentzat oztopo nagusia lan hitzarmenen lehentasuna izango dela. "Oinarri sendoa behar du, gaur egun ez baitauka. Argi eta garbi utzi behar da lehentasuna. Argitu, indartu eta indarrean jarri behar da. Osterantzean, gurekin ez kontatu", ziurtatu du. Gainera, lan erreforma bat lege dekretu bidez onartu nahi izatea ez dela normala dio: "Ez da bakarrik akordio soziala, Parlamentuan ere bilatu behar dute, egun bateko garaipena porrot bihur baitaiteke hurrengoan", arrazoitu du.

Audioak (1)