Pablo Ibar
Candido Ibar: "Kolpe gogorra izan da"
Pablo Ibarren aitak nabarmendu du itxaropen handia zutela jarrita Apelazio Auzitegiaren epaian, eta ez zutela horrelakorik espero.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Kolpe gogortzat jo du Candido Ibarrek, Pablo Ibarren aitak "Goizak Gaur" albistegian Floridako Apelazio Auzitegiak beste epaitegi batek ezarritako biziarteko kartzela zigorra berretsi izana Ibarren epaiketa justua izan ez zela argudiatuta, helegitea aurkeztu zuen defentsak zigorra baliogabetu eta beste epaiketa bat egitea eskatzeko, eta Apelazio Epaitegian itxaropen handia zeukaten jarrita Kandido Ibarrek esan duenez.
Epaia ez zuten oraindik espero, eta harrituta hartu dute biziarteko kartzela zigorraren berrespena. Aitak adierazi du oraindik ez duela semearekin hitz egiterik izan, eta albiste txar honen berri ez diotela oraindik eman. Bide guztiak itxirik ez badituzte ere, berriz ere Gorenera jotzea luze eta garestitzat jo du Pablo Ibarren aitak.