Itxi

Goizak Gaur

Pantailekiko menpekotasuna: gero eta nerabe gehiago eta gazteagoak daude laguntza programetan

Igotz Alkorta | EITb Media

Izan fundazioaren Norbera programa da Euskal Autonomia Erkidegoan nerabe eta familieei arreta bideratzen dieen guneetako bat. Donostiako Ategorrietako egoitzan izan da Euskadi Irratia eta menpekotasuna duen 13 urteko mutil baten kasua ere ezagutu dugu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Norbera programan 25 urte daramatzate nerabe eta gazteei eta euren familiei arreta eskaintzen, hasieran 14 urtetik gorakoekin hasi ziren, orain jaitsi egin dute adin hori 13ra, gero eta gehiago eta gazteagoak baitoaz laguntza programetara. Eskola porrota eta portaera arazoak dira Norberara kasu bat iristeko arrazoi ohikoena, baina hainbat kasutan pantaila adikzio nabarmenak ageri dira. Gaztetxo eta senideentzako arreta programa da Norbera, derrigorrezkoa da gurasoen parte hartzea. Argi dio Maria Cerillo programako zuzendari teknikoak: mugikorra edo pantailak gurasoek jartzen dizkiete gaztetxoei eskura, beraz ardura eta boterea izan behar dute gaztetxoek horietaz egiten duten erabileran.

10etik 7 kasutan mutilak dira Norbera programarekin bat egiten dutenak. Horietako bat da Gorka izenarekin bataiatu duguna. 13 urte ditu Gorkak, eta oso umetatik erakarri dute pantaillek. Bere amak azaldu digu lehen hezkuntzako seigarren mailan telebistari begira eskolara joan gabe geratu zenean erabaki zutela laguntza eskatzea.

XXI. mendeko menpekotasunetako bati begiratu diogu gaur Euskadi Irratiko Goizak Gaur albistegian.

Audioak (1)