Itxi

Teknologia berriak

Lehen mugikorraren erosketa atzeratzeko, talde-lana

2019an jarri zen abian Zarautzen "Gure aukera, Guk 16" izeneko taldea. Ekimena zabaltzen ari da. Euskadi Irratiko Goizak Gaur albistegian sakondu dugu gaian.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Gero eta herri gehiagotan, lehen mugikorraren erosketa atzeratzea bultzatzeko gurasoen taldeak sortu dira: Durango, Tolosa, Pasaia, Usurbil...

Zarautzen aitzindariak izan ziren. Miren Ros gurasoa eta hezitzailea izan zen sustatzaileetako bat, 4 urteon esperientziatik, mugikorren erosketa atzeratzearen garrantziaz eta aldi berean zailtasunaz hitz egin dugu berarekin. Ez da adina atzeratze soila, hori bezain garrantzitsua da kontzientziazioa lantzea gurasoen zein ikasleen artean. Urratsez urrats ari dira bidea egiten. Euskadi Irratiko Goizak Gaur irratsaioan eskaini diogu tartea etxe askotan gatazka iturri den lehen mugikorraren erosketari. 

 

Audioak (1)