Euskara eta industria
Elay, industria eta euskara eskutik lotuta
Igotz Alkorta | EITB Media
Antzuolako lantegia erreferentea da euskararen erabileran. Gaur egun euskaraz funtzionatzen dute 200 langileko pieza mekanizatuen lantegian. Bertan izan da Euskadi Irratia.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
ELAYn, lantegira sartuta, makinen zarata entzun liteke. Beste edozein industria enpresa izan zitekeen baina belarri begiak zabalduta entzun eta ikusiko ditugu euskal herriko enpresetan hain ohikoak ez diren aspektuak: euskara entzuten da hitzetik hortzera makina artean zein bulegoetan, eta euskara da hizkuntza karteldegian. 90eko hamarkadara arte erabat gazteleraz funtzionatzen zuen enpresa zen, ordea.
Prozesu horren inguruan hitz egin dugu Iratxe Muxika sistema arduradunarekin eta Kristina Elkoro ELAYko kontseilari ordezkariarekin. Egindako bideaz harro, euskaraz lan egiteak langileengan pertenentzia sentimentua dakarrela azpimarratu digute eta enpresa munduan oro har euskarak duen pisuaz kritiko ageri dira.