Itxi

Erreportajea

Hilkutxak ere topatu dituzte Bilboko itsasadarrean, hildako eta guzti!

B.F.

EiTB

Urgarbi enpresa Bilboko itsasadarrean pilatzen den zaborra biltzeaz arduratzen da. 'Hiri Gorrian' saioko Lander Eizagirrek txangoa egin du bertako langile batekin.

Urgarbi enpresa Bilboko itsasadarrean pilatzen den zaborra batzeaz arduratzen da. Lander Eizagirre ibaian barrena abiatu da Fernando Astorkia langilearekin. Eguneko zaborra biltzeaz gain, ibaian aurkitutako gauza bitxienen bilduma egin du bikoteak.

Ardo botilak, plastikozko ontziak, kutxak, garagardo latak, poltsak… dira gehien batzen dituzten objektuak, baina ibaiak hainbat ezusteko eman dizkie. Enpresaren historian, 5 edo 6 hilkutxa aurkitu dituztela esan digu Fernandok. Horietako bat berak aurkitu zuen, Euskalduna eraikinaren parean, eta hilkutxa ez ezik hildakoa ere aurkitu zuten barruan, ‘Hiri Gorria’n kontatu duenez.

Hilkutxak baino gauza harrigarriagorik topatzea zaila da, baina txerri-buruak, bizikletak eta patineteak ere aurkitu izan dituztela esan digu.

Audioak (1)

Informazio gehiago (1)