ILETEGIA eta GOINE
'Iletegia artileak' Saran eta 'Goine esnekiak' Asteasun
Aitor eta Añak "Iletegia" proiektua abiatu dute Saran: estimazio gutxi izan duen produktoari, artileari, erabilpen berriak eman nahiean. gauza berriekin ikertzen ari da Goine baserria ere Asteasun.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Zer egin udaberrian ardiei kendutako artilearekin? 'Iletegia' proiektuari gogotsu ekin diote Aña Andiazabal eta Aitor Zubillagak.
Asteasuko Goine baserrian ere esperimentazioan ari dira: gaxure kaleratu dute eta esne latxaz egindako gazta ruloa, besteak beste.