Pikadero
Pikadero: munduko zinemalditan txaloak jasotzen
Ben Sharrock eskoziarrak zuzendu eta Irune Gurtubaik ekoitzitako lehen film luzea. Euskal Herrian grabatua eta munduan barrena erakusten ari direna.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Donostiako Zinemaldian estreinatu zuten iaz. Zinema aretoetan ikusi da gero eta mundu osoko 20 zine festibal baino gehiagotan erakutsi dute. Maltan eta Edinburgon dituzte hurrengo hitzorduak.
Ben Sharrock eskoziarrak zuzendu eta Irune Gurtubai euskaldunak ekoitzitakoa da.
Euskaraz filmatua, Euskal Herrian grabatutakoa eta mundu osoan ulertzen dutena.
Gorka eta Aneren istorioa kontatzen du pelikulak. 30 urte inguru eta euren bizimodua egin ezinik dabilen bikotearen istorioa.