Kargatzen...
Itxi

''Pedalo'' Zinemaldian

'Pedalo' filmak hiru lagunek izandako abentura kontatzen du

2012an grabatutako pieza Donostiako Nazioarteko Zinemaldira iritsi da.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Pedalo zahar bat hartu eta itsasora sartu: hori zen hiru lagunek 2012-ko udako oporretarako egin zuten plana. Eta grabatu. Eta orduko grabazioa orain, Donostiako Nazioarteko Zinemaldira iritsi da.

Zinemaldiaren lehenbiziko egunean estreinatuko dute. Protagonistekin hitz egin dugu: Juan Palacios zuzendaria eta Jon Lopez eta Eneko Belauntzaran pedalistak. Bide batez, itsasotik irten gabe: Gipuzkoako flyschean, marea biziak ikusteko irtenaldiak antolatu dituztela eta, Ane Otamendi 'Patagonia' etxeko langilea, sortu duten surferako jantzi ekologiko berriaz. Joseba Etxeberria ere bai, pedaloa non geratu den kontatzeko.

Audioak (1)