Aro baten amaiera?
Meatze-ingeniaritza gradua, desagertzeko arriskuan
Datorren ikasturterako hiru ikaslek soilik egin dute aurre-matrikula EHUn. Gradua berrantolatzea erabaki dute.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Meatze-ingeniaritza ikasketak desagertzear daude EHUn. Hori da gaurko albistea. Datorren ikasturterako 3 ikaslek baino ez du egin aurre-matrikula gradu horretan. Aurten lehenengo kurtsoa egin dutenen marka ere ez da txaloak jotzeko modukoa: 4 ikaslek eman zuten izena eta guztira, errepikatzaileak eta beste ikasketa batzuetatik etorritakoak elkartuta, 11 ikaskide baino ez dira izan. Ikasle eskasia hau ikusita, Meatze-ingeniaritza ikasketako "berrantolatzea" erabaki du EHUk.
Zer pasa da Meatze-ingenieritzarekin? Ez dauka irtenbide profesionalik? Ez dago modan? Unibertsitatera sartu nahi dutenek badakite zertan datzan? Eta guk? Zer da Meatze-ingenieritza? Julen Ribas meatze-ingerieriak argitu dizkigu zalantzak 'Hiri Gorrian'.