Erdiaroko tresnak
Agina da arkua egiteko onena
Iñigo Txibite aostarrak Erdi Aroko tresnak egiten ditu: geziak, arkuak eta labanak. Poltsikoan eramaten du, beti, bere labana eta berea ametsa arku konposatua egitea da.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Arkua egiteko egurrik onena aginarena dela esan digu Iñigo Txibite Lizarraga Aos herriko gazteak. Filosofia ikasi zuen, baina arku-tiroa egiten hasi eta, gaur egun, Erdi Aroko hainbat tresna egiten ditu. Bere ametsa arku konposatu bat egitea da: bufalo adarrekin eta tendoiekin.