Sara eta Asier Tatoo
Buruan baino min gehiago ematen du orratzak bizkarrean: jasaten zaila zinez
Aurpegian tatuajeak egitea boladan dago: Sara Outeiralek baditu, baina askoz gehiago Asier Galdonak. Buru-azalean ere gero eta leku gutxiago geratzen zaio figura berriak marrazteko. Baina segiko du.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Sara Outeiral eta Asier Galdona gazte oiartzuarrak dira, euren azalean tatuajeak egitea pasioz bizi dutenak. Oraintxe bertan, bizkar osoan tatuaia japoniar handi bat egiten ari dira biak. Aurpegian eta buruan egindakoek harridura eragiten dute baina ez dira horregatik asko kezkatzen.