Brun forjak Izurdiagan
Zazpigarren belaunaldiko burdingileak dira Brun anaiak Nafarroan
Brun anaien burdindegira bisita egin du Aitor Urkolak: suarekin burdinari forma ematearen artean trebatuak dira eta denetik egiten dute, bezeroaren gustura. Pello Astiz laguntzailearenak, azalpenak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Eduardo eta Gerardo Brun anaiak dira, forjan zazpi belaunaldiz ari diren familiako oinordekoak. Pello Astizek ere eurekin lan egiten du tarteka eta berak eman dizkigu azalpenak. Txalaparta metalikoaren moduko zerbait sortzen da, burdina lantzean. Izurdiagan daude, Nafarroan, Irurtzundik oso gertu. Badituzte bisita gidatuak, ikastaro ezberdinak eta abar. Plazarik plaza ere ikusiko dituzu artisautza azoketan. Edonola ere, bisita merezi duen ingurua da.