Australia
Australia Eguna Hiri Gorrian!
Vegemitea, Ugg botak, Alice Springs-eko irrati-eskolak, Nullabur-eko zuzengunea, Men at Work... hori eta zer gehiago da Australia? Amaia Urberuagak eta Loren Arkotxak badakite zerbait.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Australiarra da Amaia Urberuaga, eta Australian gogor lan egindakoa Loren Arkotxa. Sekula ahaztuko ez dituzten bizipenak kontatu dizkigute. Baina Australiako koralezko arrezife edo uharriari buruz ere asko ikasi dugu Aitor Lazari esker, eta benetako kanguroak topatu ditugu Karrantzan. Opari australiarra ezin zen falta gaurkoan. Boomerang bat!