Itxi

Harriz harri

Jatorrizko harri berberekin berreraiki zuten Katxola baserria Aieten

Angel Alberdi Aieteko Lantxabe auzo elkarteko kideak 'Hiri Gorrian' kontatu digu nola leku-aldatu zuten Katxola baserria. Oriamendi errepide ertzetik, barnekaldera eraman zuten Monumentu izendatuta.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Angel Alberdi Aieteko Lantxabe auzo elkarteko kideak 'Hiri Gorrian' kontatu digu nola leku-aldatu zuten Katxola baserria. Oriamendi errepide ertzetik, 300 metro barnekaldera eraman zuten 1996an Interes Kulturaleko Monumentu izendatu ostean. Gaur egun Katxola kultur zentroa da eta Aieteko Lantxabe auzo elkarteak kudeatzen du. Urtero sagardoa egiten dute, eta aurki, Katxola inguruko zelaian landatu duten sagastiko sagarrekin sagardoa egitea espero dute.

Azkoitiko Inausti Jauregian estreinatu duten pianofortea ere piezaz pieza desmuntatu dute berriro muntatzeko. Urte terdi behar izan dute instrumentu historikoa zaharberritzeko. Joan den larunbatean egin zuten inagurazio emanaldia. Otsailerako beste kontzertu bat prestatzen ari dira. Harbil Etxaniz Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kideak eman dizkigu xehetasunak 'Hiri Gorria'n.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)