TXIMIBITXI
"Tximeleten hegoei bizi berria ematen diegu"
TXIMIBITXI proiektuaren bidez, tximeleten hegoetatik abiatuta, bitxiak eta apaingarriak sortu dituzte Udane Errandonea eta Idoia Lizeaga bitxigileek
Your browser doesn’t support HTML5 audio
TXIMIBITXI proiektuaren bidez, tximeleten hegoetatik abiatuta, bitxiak eta apaingarriak sortu dituzte Udane Errandonea eta Idoia Lizeaga bitxigileek.
Errenteriako Nymphalur haztegiak tximeleta hilen hegoak ematen dizkie bitxiak egin ditzaten. Tximeleta hegoak erretsinan biltzen dituzte eta zintzilikailoak, eraztunak edota belarritakoak egiten dituzte. Oso arinak eta eramangarriak dira.
Idoia Lizeagak argi utzi nahi izan du Errenteriako Nymphalur haztegiak ez dituela tximeletak bitxiak egiteko propio hazten. Hil ondoren ematen diete hegoei bizi berria, tximeletei "bostgarren" bizia ematea litzateke. Aurrez, arraultza, beldar, krisalida eta pinpilipauxa izan dira eta orain, TXIMIBITXI proiektuari esker, bitxi bilakatu dira tximeleta hegoak.