Itxi

GOIZARGI GOSPEL CHOIR

Mungiako ahots beltzak

Gospel abeslari petoen antzera kantuan, dantzan eta txaloka aritzen dira agertokian Ainara Ziskar eta Nora Olano mungiarrak. Barakaldoko Goizargi Gospel Choir abesbatzako kide dira.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Duela urte eta erdi osatu zuten Barakaldon Goizargi Gospel Choir taldea. 12 ahotsek osatzen dute abesbatza, Ramón Escalé-ren zuzendaritzapean. Taldeko kide dira Ainara Ziskar eta Nora Olano.

Gospelarekin "konektatzea" dela garrantzitsuena diote Ainara eta Norak. Gospela kantatzeaz haratago, sentitu, dantzatu eta gozatu behar dela diote. Abeslari guztiek bakarkako pasarteak dituzte kantuetan, mikroa hartu eta oholtzaren aurrealdean gidari lanak egiten dituzte. Oso alai eta irribarretsu abesten da Gospela.

Barakaldoko Goizargi Gospel Choir-en hurrengo emanaldia, urtarrilaren 4an Mungiako Olalde Aretoan.

Audioak (1)