ONDDI ingeniari estudioa
Riadeko metroko geltokiak egingo ditu ONDDI estudio donostiarrak
Saudi Arabiako proiektuaren aurretik, Mexikon, Perun, Costa Rican edota Marokon lan egin dute. Onddiko egiturek armiarma sareekin antzekotasunik ote duten argitu digu Jon Fernández entomologoak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Jon Urien Onddi ingeniaritza enpresako zuzendariak 'Hiri Gorrian' nabarmendu du arrakastarako giltza lana ongi egitea dela eta proiektu zailei irtenbidea ematen espezializatu direla.
Saudi Arabiako proiektuaren aurretik, Mexikon, Perun, Costa Rican edota Marokon lan egin dute. Onddiko egiturak altzairuzkoak izaten dira normalean, eta ondoren alumiozko edo kristalezko estalkiak eransten dizkiote.
Bestalde, Onddiko egiturek armiarma sareekin antzekotasunik ote duten argitu digu Jon Fernández entomologo eta naturalistak. Fernández-en arabera, amaraunak benetako ingeniari lanak dira, oso sendo eta erresistentziak direlako eta; ez euriak, ez haizeak, ez ditu puskatzen.