Itxi

ELKANO txakolindegia

Zimmermann Alkorta familiak gidatzen du Getariako Elkano txakolindegia

Jose Luis Zimmermannen aitona alemaniarra zen mekaniko-elektrikari zebilen Bilbo parean matxuratu zen barku batean. Zumaiara pieza bila joan eta Itziarko neska batekin maitemindu zen Paul Zimmermann.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Zimmermanndarrek jatorri alemaniarra dute. Jose Luis Zimmermann-en aitona alemaniarra zen, mekaniko-elektrikari zebilen Bilbo parean matxuratu zen barku batean. Zumaiara ontzia konpontzeko pieza bila joan eta Itziarko neska batekin maitemindu zen Paul Zimmermann.

Elkano txakolindegiko lehen agiriak 1930ekoak dira. Getarian, Eitzaga auzoan dago upategia. Egun bisita gidatuak eta dastaketak antolatzen dituzte. 40.000 botila ekoizten dituzte urtean eta bi txakoli mota dituzte: Elkano bata, Juan Sebastian bestea.

Nerea eta Ekaitz seme-alabek hartu dute txakolindegiko lekukoa. Nerea bulegoaz arduratzen da eta bisita gidatuak egiten ditu. Ekaitz enologoa da eta ekoizpenaz arduratzen da.

Mahastia dela txakoli on baten sekretua adierazi dute 'Hiri Gorrian'.



Audioak (1)

Informazio gehiago (2)