ALGA ARTEAN
'Itsas espagetia eta itsas uraza dira gehien saltzen ditugun algak'
Amaia del Hierro eta Garazi Sarrionandia ama-alabek "Alga Artean" proiektua abiatu zuten duela urte eta erdi. Algak online eta Mañariako euren baserrian saltzen dituzte.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Amaia del Hierro eta Garazi Sarrionandia ama-alabek "Alga Artean" proiektua abiatu zuten duela urte eta erdi. Algak saltzen dituzte online eta Mañariako euren baserrian.
Alga hautsa, deshidratatuta edo gatzetan jarria saltzen dute. Atlantikoan hartutako algak dira, Galizian eta Bretainian hartutakoak, batik bat.
Algak oso osasuntsuak direla nabarmendu dute. Arroza eta pastarekin, edo entsaladan jatea aholkatzen dute eta hobe egosita gordinik baino.
15 bat alga mota saltzen dituzte, tartean, hain ezagunak diren Onori, Kombu eta Wakamea. Hala ere, gehien saltzen dituztenak itsasoko espagetia eta itsasoko uraza dira.