ALBIZABAL GILDAK
'Tragoari laguntzeko mokadu perfektua da gilda'
Gildas Albizabal-ek Amurrion du enpresa eta egunean 5.000 gilda egiten dituzte. Orain, euren piperrak ekoizten hasi dira eta Arabako jatorri izendapena lortu nahiko lukete.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Gildas Albaizabal-eko Julene Abal eta Nekane Albizua ama-alabak izan dira 'Hiri Gorria'n. Amurrion du egoitza enpresak eta egunean 5.000 gilda egiten dituzte. Orain, heuren piperrak ekoizten hasi dira eta Arabako jatorri izendapena lortu nahiko lukete. Ekoizten dituzten gilden % 80 penintsulan saltzen dituzte.
Julenek nabarmendu du gilda dela tragoari laguntzeko mokadu perfektua. Gilda tradizionalak antxoa, piperra eta oliba du; egun baina berritu beharrean daude eta beste osagai batzuk ere jartzen dizkiote gildari.