Maittetxea
Maittetxea, Egiako artisten txokoa
Maittetxeako ateak ireki dizkigu Gorka Zubeldiak. Egiako artisten bilgunea da Maittetxea. Eta Gorkaren etxea. Sormenarentzat eta artearentzat, beti dago txoko bat Maittetxean.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Duela bi urte ingurutik bizi da Gorka Zubeldia Donostiako Egia auzoan den Maittetxean. Gorkaren eta Lola katuaren etxea izateaz gain, Egiako artisten txokoa ere bada Maittetxea. Antzerki aretoa izan liteke, edo erakusketa txokoa, edo kontzertuetarako lekua. Hiri Gorrian topo egin dugunean, irrati estudio izan da.