Protestante independentea
Dani Scott: 'Jainkoaren deiak ekarri ninduen Argentinatik Euskal Herrira'
Dani Scott eta Marta Rizzo misiolari argentinarrek Kale-argia ekoiztetxea sortu dute, erlijio protestantea modu independentean Euskal Herrian zabaltzeko.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Dani Scott eta Marta Rizzo misiolari argentinarrek Kale-argia ekoiztetxea sortu dute, erlijio protestantea modu independentean Euskal Herrian zabaltzeko. Usurbilen bizi dira. Goizetan euskara ikasten dute eta arratsaldean ekoiztetxean lan egiten dute. Lagunek eta senideek laguntzen diete diruz euren misioa burutu dezaten.
Bestalde, Argentinan ekotziko den sagardo berria ezagutu dugu. Datorren asteazkenean, martxoaren 27an aurkeztuko dute Txapela markako sagardoa, Rosarion.