Itxi

crossfit txapelduna

'Crossfitak oraindik gorakada handia bizi du'

Joan den astean amaitutako txapelketa batean estatuko 13.postua lortu du Oihana Moya laudiorrak.

oihana moya euskadi irratian

Duela hiru urte hasi zen crossfita egiten 23 urteko Oihana Moya laudiorra. Hasieratik gustatu zitzaion disziplina desberdinak uztartzen dituen kirol hau eta bere izaera lehiakorragatik berehala animatu zen txapelketetan parte hartzera. Ordutik, buru belarri ari da kirol honetan: lehiatzen eta baita irakasten ere, monitorea baita.

Aspaldi ezagutu genuen kirol hau, indar handiarekin sartu baitzen baita gurean ere baina beste olatu batzuk ez bezela, crossfitarena, Oihanak esan digunez, oraindik oso harro mantentzen da. Gero eta box ofizial gehiago irekitzen ari direla kontatu digu kirolari laudioarrak; boxak zer diren eta crossfit erregistratutako markarekin dauden arazoen berri ere eman digu.

Informazio gehiago (2)