Kargatzen...
Itxi

FANZINE BERRIAK

Desagertu zirela uste bagenuen ere, fanzineak bueltan dira!

Iruñeako "Sadar bizirik" fanzine futboleroa, Bergarako "Turtukiña" fanzine feminista eta Zarauzko "Isla" fanzinea ezagutu ditugu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Ruben Imaz Iruñeko "Sadar bizirik" fanzineko kideak adierazi digu noizbehinkako argitalpena dela "Sadar bizirik" fanzinea; eta futbolari begira badaude ere, futbolzaleen eskubide eta askatasunen inguruan gogoeta egiten dutela fanzinean.

Leire Aranburu, berriz, Bergarako Turtukiña kolektiboko kidea da; eta orain bi urte argitaratu zuten lehendabiziko eta orain arteko fanzine bakarra. Argitalpen feminista da, talde lanean eginikoa; eta Leire Aranbururen arabera, sorkuntzarako eta aldarrikapenerako espazioa aurkitu dute bertan kolektiboko kideek.

Azkenik, Zarauzko "Isla" izeneko fanzine argitaratu berria ezagutu dugu Paul Beitia Zarauzko Danba Gazte Asanbladako kidearen eskutik. Asanbladako kezken eta borroken isla izan nahi du "Islak".


Audioak (1)

Informazio gehiago (2)