ARGAZKILARIA
Eneko Zuberogoitia: Miss eta Mister Euskadiko argazkilari ofiziala
Eneko Zuberogoitia 21 urteko lekeitiarra Euskadiko Miss eta Mister lehiaketetako argazkilari ofiziala da; eta argazkilari den aldetik, "Mr Fotogenia" saria nori eman erabaki beharko du.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Eneko Zuberogoitia 21 urteko lekeitiarra Euskadiko Miss eta Mister lehiaketetako argazkilari ofiziala da.
Laguna duen Zuriñe Ruiz Miss Euskadiri ateratako argazki batzuei esker hasi zen modeloen munduan argazkiak ateratzen. Orain, Miss eta Mister Euskadiko argazkilari ofiziala da. Hautagai guztiei formatu bereko argazkiak atera behar dizkie; hautagi horien aurkezpen argazkiak izango direnak. Modeloak oso zorrotzak eta exijenteak direla esan digu. Batzuetan, markek edo agentziek photoshop-arekin zuzenketak egitea eskatzen diotela ere, kontatu digu.
Datorren ostiralean, maiatzaren 10ean, hautatuko dute Mister Euskadi Santurtzin. Bertan izango da Eneko; eta, gainera, "Mister Fotogenia" saria nori eman erabaki beharko du.