Argazkigintza kimikoa
Nahikari Morak kamerarik gabe argazkiak nola egin erakutsi digu
Argiarekin jolastuz, Nahikari Mora gasteiztarrak argazki esperimentalak egiten ditu. Adriana Ibargoyen margolariak, berriz, urban sketch-etik abiatuta tela bakeroan eta metrakilatoan pintatzen du.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Nahikari Mora argazkilari gasteiztarrak argiarekin eta gai kimikoekin jolastuz argazki abstraktuak egiten ditu. Paper sentsikorrean orbanak eta forma naturalak osatzen ditu gehien bat; baina, aurpegiaren erretrato "kuriosoa" ere, egin genezakeela esan digu.
Nahikari ENELU argazkilaritza elkartearen sortzailea da; eta, egun, laborategia ipintzeko lokal berri baten bila dabiltzala adierazi du.
Bestalde, Adriana Ibargoyen margolariak bihar inauguratuko du erakusketa Arkitektura Kolegioan. Azken aldian, urban sketch-etik abiatuta, material ezberdinen gainean esperimentatzen hasi da; hala nola, tela bakeroan, metrakilatoan edota biniloetan pintatzen hasi da.