Idazle gazteak
'Idazle izatearekin amesten dugu'
Maddi Aiestaran eta Nadin Hussein, Beasaingo eta Tolosako idazle gazteek, hasi berriak diren arren, idazle izan nahiko lukete. Dagoeneko hainbat literatur sari eskuratu dituzte.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Maddi Aiestaran eta Nadin Hussein Beasaingo eta Tolosako idazle gazteek, hasi berriak diren arren, idazle izan nahiko lukete. Dagoeneko hainbat literatur sari eskuratu dituzte. Maddik bi Azkue sari lortu ditu; narrazioan "Ispiluen aurrean” izeneko lanarekin eta olerkian, “Korapiloak" idatziarekin. Nadinek, berriz, 2016an Urruzuno Gazteentzako Literatura Lehiaketako sari nagusia eskuratu zuen, “Sehaska beltzean” izeneko ipuinarekin.
Biek ala biek gai sozialak ardatz hartuta idazten dute, irakurleari gogoeta eragin nahiean. Izan ere, euren ustez, idazleak kritiko izan behar du eta kritikaren bidetik egin beharko luke ekarpena.
Maddik Euskal Ikasketak egingo ditu; Nadinek Arte Eszenikoak ikasiko ditu. Nork daki, urte batzuk barru idazle handia izan litezke.
Bestalde, Garazi Albisu Santurtziko idazle elkarteko kidearekin hitz egin dugu. Idazle elkarte bakarrenetakoa da Santurtzikoa.