Itxi

Oñatiar bat Seattlen

'Ezin dut lanari buruz berba egin; Microsoften politika da'

Seattlego Digipen unibertsitatean masterra egin eta berehala lortu zuen Markel Madina oñatiarrak lanpostu bat Microsoften.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Lau urte daramatza Seattlen. Gustura bizi dela kontatu digu Markel Madinak Washington estatuko hiriburuan. Hiri moderno eta gauza asko eskaintzen dituena dela dio oñatiarrak: mendia, kostaldea, kultura eta lana. Guzti hori eskaintzen dio Seattlek Markeli; nahiz eta noizean behin botatzen dituen faltan Euskal Herriko zenbait gauza; bide batez, esan digu oraindik Euskal Herriko lagunen bisita ez duela jaso eta bere etxeko ateak zabalik dituela. Guk bere telefono zenbakia gorde dugu!

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)