Dominique Campistrom
DOM: Aldudeko kartelgile eta ilustratzailea
Aldudeko plazan bertan, elizaren eraikinean du estudioa Dominique Campistron, DOM ilustratzaileak. Feminismoa eta homosexualitearen aldarrikapena lantzen ditu, batik bat, bere lanetan.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Aldudeko plazan bertan, elizaren eraikinean du estudioa Dominique Campistron, DOM ilustratzaileak. Elizaren goikaldean eta kanpaidorrearen azpikaldean partekatzen du estudioa arkitektu batekin.Ehungintza ikasi zuen Parisen, Diseinu Grafikoa ondoren Glasgow-n; baina, Alduderat etorri zen bizitzera, asko maite baitu herri ttipian bizitzea.
Feminismoa eta homosexualitearen aldarrikapena lantzen ditu, batik bat, bere lanetan. Gaztea izanik ere, oso marka edo estilo berezia du jada DOMek, ilustrazioetan erabiltzen dituen kolore eta formei dagokionez.