TXURROAK ETA PIZZA
'Momentuz ez naiz jubilatuko, ilobak zaindu beharko nituzke eta!'
Andres Ibarretxek, erretiro adina igarota badu ere, Bermeoko Lorea bere txurrotegian jarraitzen du azken 25 urteotan bezela egunero txurroak eta pizza eskaintzen.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Konbinazio bitxia da baina, arrakasta handia duena: txurroak eta pizza. Biak eskaintzen ditu Andres Ibarretxek urte guztian zabalik dagoen bere Bermeoko Lorea altzairuzko txurrotegian. Arrantzale izandakoa, konpetentziarekin ikasi zuen pizzak egiten eta herriko txurrotegiko nagusiak utzi egin behar zuela jakin zuenean ideia gazi gozoari heldu zion. Horrela eman ditu bere 25 urteak, ahalik eta pizza naturalena eta txurro freskoenak eskaintzen. Bera nagusi baina, laguntzaile fidelak izan ditu beti emaztea eta alaba.