David San Martin. AZTI.
Garagardoaren patsaz, arrain pentsua egin daiteke. Arrainei gustatzen zaie.
David San Martin AZTI-ko adituaren proiektuetako bat da: garagardo ekoizleei sobera geratzen zaien patsa lehortu, eta pentsu bihurtuta, arrainak elikatzea. Egin diren aprobak, ondo irten dira.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Arrain pentsua egiteko, arraina bera erabiltzen da gaur egun gehienbat, baina dagoen eskari gero eta handiagoari ezin zaio erantzun: beste irtenbide batzuk ikertzen ari dira. Tartean: garagardoa egiteo prozesuan hondarrean geratzen diren gai organikoak lehortu eta pentsua egitea. AZTI-ko David San Martin ari da ikerketa horretan.