IRYNA HYCH
Iryna Hych: 'Aitak Txernobyleko gune kutsatuan lan egin izan du'
Iryna Hych gazte ukraniarra ez da sekula Txernobyleko eremura itzuli; baina aitari bertan lan egitea egokitu izan zaio. Ukraniarrak, oro har, egoera politikoarekin desanimatuta daudela kontatu digu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Iryna Hych gazte ukraniarra, Txernobyleko eremuan jaio zen arren, ez da bertara itzuli; baina aitari, ingeniari den aldetik, bertan lan egitea egokitu izan zaio. Ukraniarrak oro har egoera politikoarekin desanimatuta eta nekatuta daudela nabarmendu du Irynak. Bestalde, herrialdearen ekialdean, oraindik ere gerra pil-pilean dagoela gogoratu du eta gerra-eremua itsita dagoela dio.
Hala ere, Iryna Hych-ek bizimodu erabat normala egiten du, Bucha eta Kiev artean. Bucha-n bizi da eta Kiev-en lan egiten du; ugalkortasun klinika batean itzultzaile lanak egiten ditu. Denbora librean, berriz, patinatzea eta yoga egitea gustatzen zaio. "Txernobileko haurrak" elkartearen eskutik Euskal Herrira etorri izan da urte luzez; eta, egun, Euskal Herrira ikastera etorri nahiko luke.