Txina
David Berges: 'Kutsadura oso handia ez denean kirola egiten dut Suzhou-n'
Hiru urte daramatza David Berges baionarrak Txinako Suzhou hirian lanean Eibarko ABC Cmpressors enpresarentzat; Sozhou hiri aberatsa dela eta "Venezia ttipia" esaten diotela kontatu digu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Hiru urte daramatza David Berges baionarrak Txinako Suzhou hirian lanean Eibarko ABC Cmpressors enpresarentzat; bertako general managerra da. 40 langile ditu bere kargura, guztiak ere txinatarrak; eta, txinatarrak oso langileak diren ustea mito hutsa dela aitortu digu.
Sozhou hiria Shangaitik 100 bat kilometroa dago, hiri aberatsa dela esan digu David-ek, New Yorkeko Hamptonen parekoa; eta, "Venezia ttipia" esaten diotela kontatu digu, ubide asko dituelako. David-ek kutsadura maila oso altua ez denean kirola egiteko aprobetxatzen du.