Juan Miguel Munarriz
'Euskararen genesiaren misterioa argitu dut, hitzik zaharrenak topatuz'
Amets batean topatu zuen Juan Miguel Munarrizek euskararen jatorria aurkitzeko giltza: aztarnategi arkeologikoetan bezala jokatu behar zen, kapa berriak kendu eta zaharrenak topatzeko.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Amets batean topatu zuen Juan Miguel Munarrizek euskararen jatorria aurkitzeko giltza: aztarnategi arkeologikoetan bezala jokatu behar zen, kapa berriak kendu eta zaharrenak topatzeko. Amets horretan, aitatxirekin hitz egin zuen Elizondotik Irunerako garai bateko trenean, eta orduan jabetu zen Juan Miguel, euskaldun osoa zela. Hortik abiatuz idatzi du "Euskararen Genesiaz" liburua, Pamielak argitaratu berria eta salgai dagoena.