Itxi

Irati Otamendi Urbiztondo

'Argentinan nengoenean bete nituen Kanadara etortzeko paperak'

Irati Otamendi ordiziarraren betiko ametsa zen Kanadara joatea. Baionan egin zuen Erasmus egonaldia, eta handik Argentinara joan zen. Argentinan esan zion bere buruari Kanadara joateko gai ere bazela.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Industria Diseinuan ingeniaria da Irati Otamendi Urbiztondo, eta orain Giza Baliabideen Kudeaketa ikasten ari da Toronton (Kanada). Torontora iristea Baionako Erasmus egonaldiaren jarraipena izan zela kontatu du, “trantsizio modukoa” izan zela Baionako garaia: “Ondo etortzen da norbere etxetik ateratzea, eta beste begirada bat eman zidan Baionak, ezberdina delako. Han eman nuen lan mundurako urratsa, eta ikusi nuen hori zela egin nahi nuena”.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)