Lekuz leku jaialdia
'Hiri Gorrian', Lekuz leku: Bilboko itsasadarrean dantzan
Lekuz leku nazioarteko dantza jaialdiak hamabosgarren edizioa du aurten. Bilboko itsasadarrean, Abandoibarran gora eta behera dantzan aritu gara gu ere, protagonistekin batera.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Marian Etxeberria La Fundicion aretoko kide eta Lekuz leku jaialdiaren koordinatzailea, Alluitz Riezu dantzaria, eta Ane Agirre jaialdiko informatzailea izan ditugu dantzakide. Guggenheim Museoko atrioan ere izan gara, eta errealitate birtualaren laguntzarekin PEWMA Txileko konpainiaren ikuskizunean sartu gara.