ITSASOKO GIDARIAK
Igeldoko itsasargiko sekretuak deskubritu ditugu
Bonbilla baten ordez bi ditu; eta Marshall planaren baitan jasotako unitate elektrogeno bat dago itsasargiaren bihotzean. David Candelario Gipuzkoako itsasargien arduradunak kontatu digu guzti-guztia.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
David Candelario Gipuzkoako itsasargien arduradunarekin ibili gara Igeldoko itsasargian gora eta behera. Jakin dugu bertan farozaina bizi dela, argiak bi bonbilla dituela, eta, oraindik ere, funtzionatzen duen Marshall planaren baitan jasotako unitate elektrogenoa dutela argindarrak huts eginez gero, "C plan" modura erabili ahal izateko. Izan ere, itsasargiak gauero igorri behar du argi-seinalea. Teknologia asko aurreratu den arren, gaur egun, oraindik ere, itsasargien funtzioa funtsezkoa da itsasoan.