Izar Cutting Tools S.A.L.
Barauts eta ebaketa-erramintak, IZAR fabrikan
Zornotzan dagoen gizarte ekonomiako enpresa da Izar Cutting Tools S.A.L. Barautsak, gaztelerazko brokak, eta mota guztietako ebaketa-erramintak fabrikatzen dituzte bertan.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Zornotzako Izar Cutting Tools fabrikan izan gara. Mundu osorako barautsak, fresak edo bestelako ebaketa-tresnak ekoizten dituzte bertan. Milimetro gutxiko pieza horien atzean ordea, pertsona askoren lana dago.
Karlos Pujana bertako jerenteak egin digu harrera eta Siv Bermeosolok, enpresako Customer Experience Officer-ak, lagundu digu tailerraren bisitan.