Amona-bilobak euskaraz
Yasmine Khris Maansri, Iruñean bizi den marseilarra
Lehendabiziko aldiz hitz egin du euskaraz Arjelian bizi den amona usurbildarrarekin.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Yasmine Khris Maansri 23 urteko marseilarra Iruñean bizi da maiatzaz geroztik. Besteak beste, euskara ikasten ari da eta lehenbizikoz euskaraz hitz egiteko aukera izan du Aljerian bizi den amona Mari Karmenekin. Bost hamarkadatik gora daramatza Yasminen amona usurbildarrak Aljerian bizitzen. Hango eginda erabat, alabaren alabarekin euskaraz hitz egiteko modua du bilobak eman duelako euskara ikasteko pausoa. Amonaren esana betez, euskara sakontzen jarraitzekotan da biloba gaztea, oraingoz, Iruñea aldean.