Itxi

Erakusketa Bermeon

XIX eta XX. mendeko bermeotarren eskutitz pertsonalen bilduma ikusgai

Kubara bizitza hobeago baten bila joandako hiru lagun bermeotarrek etxera bidalitako eskutitza edota Gezi Beltzak Bermeoko gudako ospitaletik familiari Italiara bidalitako eskutitzak daude ikusgai.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Bermeoko Arrantzaleen museoan daude Aitor Goitia bermeotarrak urteetan bildu dituen eskutitzak. Bere bilduma pertsonalaren zatitxo bat besterik ez da. Goitiak adierazi moduan 'Milaka eskutiz ditut etxean gordeta' eta horietatik Bermeorekin lotutakoak dira oraingoan erakusketarako prestatu dituenak. Herriko XIX eta XX.mendeko izaera ezagutzea posible da gutun hauek irakurrita; orduko herriko negozioak, harreman pertsonalak eta baita Bermeo bisitatzera zetozen turisten postalak ere.

Abenduak 1era bitartean izango da ikusgai 'XIX eta XX.mendeko historia postala' bilduma, Bermeoko Arrantzaleen museoan.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)