Pikuak webseriea
'Pikuak': Abenduan iritsiko zaigun webserie berria
Abenduaren 7an estreinatuko da Pikuak webseriea Durangoko Azokaren Irudienea espazioan. Maddi Castro, zuzendaria, eta Amaia Ruiz de Galarreta eta Miren Nogales, aktoreak, izan dira 'Hiri Gorrian'.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Abenduaren 7an estreinatuko da 'Pikuak' webserie berria Durangoko Azokan. Porno feminista egin nahiko duten hiru lagunen arteko harremana izango da websail umoretsu honen ardatz nagusia. Zuzendari lanetan aritu den Maddi Castro, eta Amaia Ruiz de Galarreta eta Miren Nogales aktoreak etorri zaizkigu proiektuaren xehetasun gehiago ematera.
'Pikuak' webserieko protagonistez gain, Javi Rivero Tolosako Ama jatetxeko bazkide eta sukaldariak 'Tupinanboa' zer den azaldu digu.