Kargatzen...
Itxi

HIRIKO DOINUAK

'Nire saxoak aire berria eman nahi dio Hip Hop musikari'

Julen Garcia zumaiarrak 'Lo mio pa'ti' bere lehen lana aurkeztu digu. Musika urbanoa, bere saxoaren ikutu bereziarekin.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Bi urteko lan gogorraren ondoren, Julen Garciak kaleratu duen lana da ' Lo mío pa'ti' diskoa. Gazteen artean joera den hiriko erritmoetan oinarritutako musika da zumaiarrak bildu duena lan honetan. Hip Hop musika oinarri hartuta, rithm and blues, jazza eta bere marka pertsonala den saxoa sartu ditu nahasgailuan eta atera zaiona entzun eta dantzan jartzen zaituen koktela da.

12 urterekin saxo ikasketak egiten hasi, Salamancan Musikaren historia ikasi eta Jazza Madrilen ikasi ondoren, orain bere lehen lana aurkezten dabil Julen Garcia, astean zehar Gasteizen musika irakasle diharduen bitartean.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)