Kargatzen...
Itxi

Ramon Iturralde

Txirrindularien bidoien bilduma egiteko kapritxoa du Ramonek, Villabonan

Gaztetxoa zenean hasi zuen txirrindularitzako potoen bilduma Ramon Iturraldek: orain bi milatik gora ditu eta urtean ordu asko eskaintzen dio kapritxo honi. Nazioarteko merkatua ere badago gaur egun.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Andres Gandariasek emandako ur-bidoi berde batekin piztu zitzaion Ramon Iturralderi txirrindularien bidoiak biltzeko grina: orain inguruetako lasterketa ia guztietara joaten da eta talde guztietatik bana izaten saiatzen da, gutxienez. Gandariasek emandako haren berdina ez du ordea lortu...baina emango lituzke orain dituenetatik asko, hura bezalako baten truke.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)