Musika
'Londresko kaleetan musika eskaintzea bertan bizirauteko modu bat da'
Leire Gotxi musikari bermeotarrak 2020an aterako du bere lan berria.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Leire Gotxi musikari bermeotarrak esan digu 2020 honetan aterako dela bere lan berria, eta artistaren hitzetan, "orain arte egindako lan onena" izango da. 2017an joan zen Londresera abestien idazkuntza ikastera eta orain masterra amaitu berri du. Bertako kaleetan musika jotzen du. Musikaren munduan norberak bere lekua aurkitzea zaila dela onartu du berak, baina hala ere, Londres bezalako hiriburu batean aukera ugari daudela dio.