Hiru Erregeen Mahaia
Euskadi Irratiak Jagoba Arrasate 'fitxatu' du
Hiru Erregeen Mahaian esatari aditu moduan izango dute Arrasate igandean, Euskadi eta Kataluniako selekzioen arteko partiduan. Larunbatean aldiz, elkarrizketa zabala eskainiko du Euskadi Irratian.
Euskadi Irratiko Hiru Erregeen Mahaiak Jagoba Arrasate 'fitxatu' du igande honetan Euskadi eta Kataluniako selekzioen arteko partiduan esatari moduan aritzeko. 2 selekzioen arteko partida igandean, abenduak 28an, San Mamesen jokatuko da 20:30ean eta Euskadi Irratiak zuzenean eskainiko dizue. 20:00etatik aurrera, Joxe Mari Apaolaza eta Maitane Urbieta kirol kazetariak Miramongo estudioetan egongo dira Jagoba Arrasate alboan dutela, eta Angel Garitano 'Ondarru'-k San Mamesetik bertatik bat egingo du Hiru Erregeen Mahaiko lankideekin.
Igandean esatari moduan arituko da Arrasate, baina larunbatean 16:00etan bera, Jagoba Arrasate izango da Hiru Erregeen Mahaiko protagonista; ordu erdi luzez berarekin lasai hitz egiteko aukera izango baitu Euskadi Irratiak.