Itxi

Mendi lasterketa

Larunbatean, 'Hiru Erregeen Mahaia'ren Azketa-Erlo erronka

G.U.

Euskadi Irratiko kirol saioak erronka bota dio Mendi Lasterketen Euskal Selekzioari: Azketatik Erlora, 10 minutuan igo ezetz! Parte hartu nahi duzu?

Your browser doesn’t support HTML5 video

Azketatik Erlora igo al daiteke 10 minutuan? Erronka horixe jo dio Euskadi Irratiko 'Hiru Erregeen Mahaia' saioak Mendi Lasterkarien Euskal Selekzioari. 'Hiru Erregeen Mahaia'k, ezetz; Selekzioak, baietz. Larunbatean, urriaren 24an, izango da desafioa, eta zuk ere baduzu gure festan parte hartzeko aukera. Nahi baduzu, bidali mezua mahaia@eitb.eus helbidera. 10 gonbidapen txartel banatuko dituzte Txetxu Urbietak eta bere lantaldeak.

Hainbat kirolarik onartu dute erronka, eta, esan bezala, gehiagok ere parte hartuko dutela espero dute antolatzaileek. Hauek egingo dute proba horren jarraipena: Oier Ariznabarreta, Iñigo Lariz, Aritz Egea, Hasan Atchau, Imanol Larrañaga, Elena Calvillo, Aitziber Ibarbia eta Maria Zorrozua.

Bideoak (7)

Audioak (1)